Azken 4 urteetan amatasun, aitatasun, adopzio edo abegi familia izateagatik prestazioak jaso badituzue, adi / Atención a todas las personas que hayan percibido en estos Últimos 4 años alguna prestación por maternidad, paternidad, adopción o acogida


Azken 4 urteetan amatasun, aitatasun, adopzio edo abegi familia izateagatik prestazioak jaso badituzue, adi

Epaitegi Gorenak 2018ko urriaren 3an emandako sententziaren arabera, Gizarte Segurantzatik jasotako amatasun prestazioak ez dira lan etekin gisa hartuko, eta, beraz, ez zaie PFEZ deskontatu edo erretenitu behar.

LABetik, Foru Ogasunek, estatuko erabakiei lotu gabe, beraien erabaki propioak hartzeko duten burujabetza aitortzen dugu. Baina era berean, bizitza erdigunean kokatuko duen eredua eraiki nahi dugu. Zaintza lanak zentrora ekartzeaz ari gara. Hau da lan hauek modu korresponsable batean aurrera eraman daitezen neurriak hartzeaz, benetako kontziliazio neurriak bultzatzeaz. Ildo horretatik, Foru Ogasunei eskatzen diegu zaintza lanei aurre egiteko ezarriak dauden prestazioetan erretenitutako dirua itzuli dezaten. Ogasunek erabaki hau hartu ezean logikoa iruditzen zaigu horrelako prestazioa jaso izan duten pertsonek beraien erreklamazioa Ogasunei bideratzea.

Sententzia honek eragin zuzena du azken urteetan prestazio hauek jaso dituzten gurasoek egindako errenta aitorpenean, 4 urteko erretroaktibitatea aurreikusten baitu. Egoera honetan bazaude, zuzenean Ogasunean erreklamazioa egiteko eskubidea duzu, erretenitu zaizun diru horren itzulketa eskatzeko LABeko web orrian topatuko dituzuen urratsak jarraituz eta ereduak erabiliz. Erreklamazio horren aurrean Ogasunaren aldetik ezezkoa jasoko bazenu, edo 3 hilabeteko epean erantzunik egongo ez balitz, bestelako bideak jorratu beharko lirateke.

Oharra: jatorrizko informazioa LAB sindikatuaren web orrialdetik dator.

INFORMAZIO GUZTIA

 

Atención a todas las personas que hayan percibido en estos Últimos 4 años alguna prestación por maternidad, paternidad, adopción o acogida

El Tribunal Supremo ha dictado Sentencia el 3 de octubre de 2018, declarando la exención³n de tributar por el IRPF, la prestación de la maternidad percibida por la Seguridad Social y, por lo tanto, no se les tiene que descontar o retener el IRPF.

Desde LAB, reconocemos la soberanía de las Haciendas Forales a la hora de tomar sus propias decisiones sin que éstas estén vinculadas a las decisiones estatales, pero, a su vez, queremos construir un modelo que ponga la vida en el centro. Hablamos de llevar al centro las labores de cuidados. Es decir, hablamos de la toma de medidas para que estos trabajos puedan llevarse a cabo de forma corresponsable, hablamos de impulsar verdaderas medidas de conciliación. En este sentido, pedimos a las Haciendas Forales que devuelvan el dinero retenido de las prestaciones establecidas para afrontar las labores de cuidados. A falta de una decisión³n al respecto por parte de la Hacienda Foral, nos parece lógico que las personas que han recibido este tipo de prestaciones realicen su reclamación a las Haciendas.

Esta sentencia influye directamente la declaración de la renta realizada por las personas que hayan percibido alguna prestación en estos Últimos 4 años, visto que la sentencia prevee una retroactividad de 4 años. Si estas en esta situación, tienes derecho a reclamar en Hacienda que te devuelvan el dinero retenido siguiendo las pautas que encontraras en la pagina web de LAB y utilizando los modelos preparados para ello. Si ante la reclamación presentada hacienda da una respuesta negativa o durante un periodo de tres meses no recibes respuesta alguna habría que estudiar otras vías.

TODA LA INFORMACIÓN

Nota: información original extraída de la web sindicato LAB

[yeblonqrcode size=”100″ url=”” class=”” style=””]