Familia eta Lan-bizitza uztartzeko dirulaguntzak



flickr photo shared by Childrens Book Review under a Creative Commons ( BY ) license

Familia eta lana bateratzeko laguntzen Dekretu berriak, aldaketak jasotzen ditu seme-alabak eta mendetasun-egoeran zein osasun-egoera larria duten senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldiaren murrizketa duten langileentzako laguntzetan.


Bi egoera hauetako edozeinetan dauden langileei emango zaie diru-laguntza:
a) Hiru urtetik beherako seme edo alaba bakoitza zaintzeko eszedentzia, adopzioaren eta familia-harreraren kasuetan.
b) Hamabi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko lanaldia gutxienez heren bat murriztea.

Salbuespen gisa, seme-alabak % 33ko edo gehiagoko aintzat hartutako urritasuna badu, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.


Diruz lagundu daitekeen jardueraren 59 egun naturaleko gutxieneko aldia izango da, eta etena izan daiteke hurrengo egoeretan:

  1. eskatzaileak kontratu finko-etena duenean.
  2. eskatzailea enplegua erregulatzeko espedientearen pean dagoenean.
  3. greba eskubidea erabiltzeagatik eten denean.
  4. eskatzaileak eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskolako oporraldietan –Aste Santuan, udan edo Gabonetan– baliatzen duenean.

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea.

Seme-alaba biologikoen eta/edo adoptatuen zaintzaz nahiz adingabearen harreraz arduratzen diren langilea, laguntzak aldi berean baliatu ahal izateko kasu bakarra dago: lanaldi-murrizketa.

Guraso bakarreko familien kasuan, semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den lan-eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

Semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna badu aitortuta, semearen edo alabaren adin-mugaren barnean baliatzen den eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren aldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.

Diruz laguntzeko moduko jardunean nahitaezko segidako 59 eguneko aldia burututakoan hasiko da zenbatzen laguntzaren lehenengo eskaera aurkezteko epea.

Eskaerak, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bulegoan emango dira. Halaber, zuzenean deskargatu ahal izango dira gune elektronikotik (http://www.euskadi.eus).

 

https://www.asanblada.org/2015/04/familia-eta-lan-bizitza-uztartzeko-dirulaguntzak/