Garatu 2014 / 2015


logo prest_garaLABetik honako hau jakinarazi digute:   Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleak prestatu eta hobetzeko ikastaroen berri eman nahi dizuegu.

Eskaerak aurkezteko bi epe irekiko dira. Epe bakoitzean, epe horri dagozkion prestakuntza-jardueretarako soilik aurkeztu ahal izango dira

eskaerak.

Lehen eskaera-epea:

– 2014ko uztailean, abuztuan, irailean eta urrian hasten diren jarduerak. Eskaera egiteko epea: maiatzaren 23tik ekainaren 4ra, biak barne.

Bigarren eskaera-epea:

– 2014ko azarotik 2015eko ekainera bitartean egiten diren jarduerak. Eskaera egiteko epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra, biak barne.

Epe bakoitzaren barruan, nahi adina ikastaroetarako eskaera egin daiteke, eta eskaera-orrian haien lehentasun-ordena adieraziko da.

Gogoratu ikastaro hauek egitea borondatezkoa dela eta matrikula doakoa dela.

Informazio guztia eta ikastaroen zerrenda hurrengo loturetan:

• Deialdia: http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48bopv2/eu/bopv2/datos/2014/05/1402253e.pdf

• Ikastaroen zerrenda: http://www.prestgaraentidadeak.net/ikastaroak/

• Galderak eta zalantzak: Prest_Gara@hezkuntza.net

[yeblonqrcode size=”100″ url=”” class=”” style=””]

Web laboral de las trabajadoras y trabajadores de Apnabi.