Prekarietateari aurre egiteko galdetegiak martxan dira


“Lan munduan ematen diren prekarietate kasuak antzemateko eta hauei irtenbide bat emateko, online galdetegi ezberdinak jarri ditugu martxan “Zure Eskubideak. Actívate por tus derechos” dinamikaren baitan. Zerbitzu publikoetara eta zerbitzu sektora zuzendurikoak dira berriki aurkeztu ditugunak. Inkestak anonimoak dira erabat eta langileen partehartzea ezinbestekoa izango da prekarietateari aurre egiteko borrokan.

BA AL DAGO PREKARIETATERIK ZERBITZU PUBLIKOETAN?
JENDE ASKOK USTE DUENAREN KONTRA Zerbitzu Publikoetan prekarietatea egon badago: oposaketetara inoiz ateratzen ez diren lanpostuen behin-behinekotasun egoera ez da inoiz konpontzen; lanaldi partzialak, ordezkapen gutxi… eta langile askoren lan-baldintzak prekarioak dira; batez ere, pribatizatu diren zerbitzuetan aritzen diren langileenak.

ERABAT ANONIMOA DEN INKESTARI erantzuten badiozu prekarietate egoerak topatzen lagunduko diguzu eta iradokizun batzuk emanen dizkiguzu prekarietateari aurre egiteko. Benetan eskertuko dizugu lantxo hau hartzen baduzu, baliagarria izango baitzaigu prekarietatea borrokatzeko.

INKESTA

ZERBITZU SEKTOREAN EMATEN DEN PREKARIETATEAREKIN AMAITZEKO INKESTA
Prekarietatearen aurkako “Zure Eskubideak” dinamikan aurrera eginez eta bereziki zerbitzu sektorean (garbiketa, kolektibitateak, merkataritza, ostalaritza, telemarketing…) ematen den prekarietatea aztertzeko nahiarekin, sektoreko langileen egoeraren berri izateko galdetegia prestatu berri dugu. Zerbitzu sektorean orokorrean bizi den egoera ez da normala eta lanketa honekin prekarietatearekin amaitzeko borrokan pausu berri bat eman nahi dugu. Langileek bizi duten errealitatearen argazkiak egin beharreko bidea erakutsiko digulakoan gaude.

INKESTA

Jatorrizko testua: http://www.lab.eus/es/accion-sindical/430-zure-eskubideak/5164-prekarietateari-aurre-egiteko-galdetegiak-martxan-dira

http://www.asanblada.org/2016/04/prekarietateari-aurre-egiteko-galdetegiak-martxan-dira/