APNABIko TXOKO PRIBATUA / EL TXOKO PRIVADO DE APNABI


APNABIko TXOKO PRIBATUA


Idazki honek, azkenaldi honetan APNABIn gertatzen ari denaren inguruan laguntza oihu bat izan nahi du; beraz, proiektu honetan parte hartzen duten pertsona guztiei dago zuzenduta (langileei, familiei, bezeroei, erakundeei eta APNABIrekin erlazioren bat daukaten edozein izateei).

Tristea eta penagarria da espazio eta modu honetan salatu behar izana, baina honetara behartuak ikusi dugu gure burua gerenteak duen gureganako eta goian aipaturiko txokoaren kideak ez diren beste langileenganako jarrera ikusita.

Batzordeak, aspaldidanik gutxiespena eta baztertzea jasotzen ari du enpresaren partetik; ez zaigu informazioa transmititzen, lan esparruan erabakiak hartzen dira gu kontutan hartu gabe eta langileen kontra joateko aitzakia bezala erabiltzen gaituzte.

Bi adibide argi:

  • EAZko (Eguneko Arreta Zerbitzuko) hezitzailearen hautaketan irregulartasunak egon dira eta kolektibo baten baztertzea eman da batzordearen akats batengan oinarrituz. Hori guztia enpresaren hautagaia mesedetzeko. Hautagai honek inolako errurik ez daukala errepikatzen dugu eta errudun bat egotekotan gerentea dela, hau onartu duen arduradunarekin batera.

  • Arduradunak beraien lana errazteko koordinatzailez eta laguntzailez inguratu dira. Baina honek ez du inolaz ere zerbitzuetan eta erabiltzaileen bizi-kalitatean eraginik; eta bai, asko gainera, arduradunen bizi-kalitatean.

Horregatik honako hau salatzen dugu:

  • Enpresa honetan gero eta pertsona gehiago daudela motibaziorik gabe, erabiltzaileengan zuzeneko ondorioak dituena.

  • Kudeaketa ekonomikoa txarra izan dela, langileen kontura onurak ateratzean oinarritu delako.

  • Kudeaketa teknikoak, eta hau arriskutsuena da, behea jo duela; egindako gauzen kantitatea begiratzen delako, eta ez lortutako kalitate negargarria.

Ondoren, familia eta erakundeei begira, zientzia fikzioa ukitzen duten baina beraien txoko pribatua mantentzen jarraitzeko balio duten programazio eta oroitza-txostenak aurkezten babesten dira.

Hau jada gertatu da, baina badirudi noizean behin holako egoerak berriro gertatzera kondenatuak gaudela.

Azkenik, erabiltzaileen eta haien familien ongizaterako, etorkizunerako balio bakarra oinarriko langileak direla argi utzi nahi dugu; eta ez enpresa hondoratzen doan zirkunstantziazko zuzendaritza talde hau.

Bakarrik bi aukera ditugu; edo hemendik bidaltzen ditugu, edo zailena, jarrera aldarazten diegu.

APNABIko lan-batzordea.


EL TXOKO PRIVADO DE APNABI


Este escrito intenta ser un grito de auxilio en lo que está aconteciendo en Apnabi en los últimos tiempos así que va dirigido a todas las personas implicadas en este proyecto (trabajadores, familias, usuarios, instituciones y demás entes con los que Apnabi tenga alguna relación).


Es triste y penoso tener que denunciar esto en estos términos y en este espacio, pero nos hemos visto obligados dada la actitud del gerente para con nosotros y el resto de trabajadores que no pertenecen al txoko arriba mencionado.


El comité hace tiempo que va sufriendo el ninguneo y la marginación por parte de la empresa, no se nos trasmite información, se toman decisiones en el ámbito laboral sin tenernos en cuenta y se nos usa como excusa para ir en contra de los trabajadores.


Dos ejemplos claros:

  • En la selección de educadora de CAD se han cometido irregularidades y se ha marginado a un colectivo apoyándose en un error del comité. Todo ello para favorecer a la candidata de la empresa. Reiteramos que esta candidata no tiene ninguna culpa y que si alguien es culpable es el gerente, junto con el responsable que han permitido esto.
  • Los responsables se han rodeado de coordinadores y ayudantes para facilitarles su trabajo. Pero esto no repercute en absoluto en los servicios ni en la calidad de vida de los usuarios y si mucho en la calidad de vida de los responsables


Por lo que denunciamos que:

  • En esta empresa cada vez hay más gente desmotivada, lo que repercute directamente en los usuarios.
  • Que la gestión económica ha sido mala ya que se ha basado en sacar beneficios a costa de los trabajadores.
  • Que la gestión técnica, y esto es lo más peligroso, ha tocado suelo, se mira el numero de cosas que se hacen, pero no se mira que la calidad con la que se hacen es pésima.


Después de cara a las familias e instituciones se cubren presentando programaciones y memorias, que rozan la ciencia ficción pero que sirven para seguir manteniendo su txoko privado.

Esto ya ha pasado, pero parece que estamos condenados a que cada cierto tiempo, vuelva a suceder.

Por último queremos dejar claro que el único valor a futuro, para el bienestar de los usuarios y sus familias son los trabajadores de base y no este equipo directivo de circunstancias que no hace más que hundir a la empresa.


Solo hay dos opciones, o hacemos que se vayan, o, la más difícil, que cambien de actitud.

Comité laboral de APNABI

 

 

http://www.asanblada.org/2011/07/apnabiko-txoko-pribatua-el-txoko-privado-de-apnabi/